.

.

2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

Gure planeta zaindu dezagun!

Zer da kutsadura? Zer da klima aldaketa? Zer da berotegi efektua? Zergatik aldatzen da klima? Zer eragin dezake berotegi efektua?
 Galdera guzti hauen erantzuna hurrengo bideoan agertuko dira. Baina erantzunak eta egon daitezken  ondoriak ezagutzea, hasiera baino ez da. Ondoren, guk hau ez gertatzeko egin dezakeguna jakin behar dugu eta galdera hau erantzuten jakin beharko dugu, zer egin dezaket nik?

Kutsadura

Mural honekin, kutsadura motak eta eragin dezakeen ondorioak ikusiko ditugu.  Irudietan klikatuz, tamaina handitzeko aukera dago.

Ikus dezakegunez, hiru kutsadura mota nabarmentzen dira. Lehenengoa uraren kutsadura da, honek itsaso, laku eta ibaiei eragiten die batez ere. Bigarrena, airearen kutsadura da, gehien bat industriek eta autoek eratzen dute. Azkenengoa, lurraren kutsadura da, kutsadura mota hau, ortuetan hau da, guk jaten ditugun zenbait produktuetan eragin larriak izan ditzake ondo kontrolaturik ez badago.



2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

BIRZIKLAPENA

Birziklapena denon esku dago eta garrantzi handia dauka, hori dela eta, bideo honen bidez, birziklatzen ikasiko dugu eta hau ez egiteak izan ditzakeen ondorioak ikusiko ditugu.