Hemen kontinenteen eta ozeanoen mapa bat usten dizuet, jakingo zenuten mapa begiratu gabe izen bakoitza dagokion tokian kokatzen?
Saiatu zaitez hemen klikatuz!
Blog honetan inguruneari buruzko edukiak agertuko dira, eduki hauek batez ere, lehen hezkuntzako umeei zuzenduta egongo dira.
.

2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna
2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala
Klima eta bere elementuak
Zer da eguraldia? Atmosferan gertatzen diren egoera batzuk, leku jakin batean, eguraldia da: tenperatura, haizea, prezipitazioak, hezetasun atmosferikoa, hau da, beroa ala hotza, euria, haizea … Eta klima? Urte askotan zehar, leku jakin batean, tenperaturak, prezipitazioak eta haizeak nolakoak diren, klima deitzen diogu. Klimaren barruan hainbat elementu aztertzen dira, hala nola, tenperatura, haizea, hezetasuna … Hauek aztertu ahal izateko, behatoki meteorologikoetara jo dezakegu.
Bertan, horretarako diren hainbat aparatu topa daitezkeelako. Meteorologoen lana eguraldiari buruzko datuak jasotzea da, eta hauek jaso eta aztertu ondoren, hurrengo orduen edo egunen iragarpena egin dezakete.
Herrialde edo eskualde bateko klima zein den esateko, meteorologoek gutxienez, 30 urteko datuak hartzen dituzte eta errepikatzen diren datuen arabera klima finkatzen dute.
Gaur egun, sateliteei esker meteorologi iragarpenak oso zehatzak dira. Metereosat deituriko satelite batek egunero estratosferatik argazkiak ateratzen ditu gero meteorologoek azter dezaten. Lehen aipatu den moduan, klimak hainbat elementu ditu: Tenperatura: Eguneko ordu desberdinetan hazten dira gehienezko eta gutxienezko tenperaturak. Gradu zentigradutan (ºC) neurtzen da termometro bat erabiliz. Eurijasa: Jausitako ura (elurra, euria, kazkabarra). Mm.tan neurtzen da eta eurineurgailua erabiltzen da neurtzeko. Haizea: Haizearen norabidea haizeorratzaren bidez eta haizearen indarra anemometroaren bidez. Airearen pisua: presioa barometroaren bidez neurtzen da Mm.tan edo milibarretan. Hezetasuna: Honek adierazten du airean dagoen ur kopurua eta portzentajean ematen da (%). Higrometroak ematen du neurketa hau.
2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna
Gure gorputza ezagutzen (hezurrak eta artikulazioak)
(Gorriz agertzen diren izenak artikulazioak dira, beltzez agertzen direnak berriz, hezurrak dira)
HEZURRAK:
eskeletoa osatzen dute. Gure gorputzeko zatirik gogorrenak dira. Giza
gorputzean berrehun hezur inguru ditugu, eta horietatik erdiak, gutxi
gora-behera, eskuetan eta oinetan ditugu. Hezurrak gogor eta sendo mantentzeko,
kaltzioa hartu behar dugu. Kaltzioa honek esnekietatik eta esnetik har
dezakegu.
Burua:
Buru
hezurra: burmuina babesten duen hezurra da.
Enborra:
Lepauztaia:
lepoa eta enborra besoekin lotzen duen hezurra da.
Saihetsak:
bizkar hezurretik esternoira joaten dira, eta birikak eta bihotza babesten
dute.
Esternoia:
bi aldetako saihetsak lotzen dute.
Bizkar
hezurra: ornoek osatzen dute . Orno muina babesten du.
Pelbisa:
beheko adarren euskarria.
Besoak:
Humeroa:
besaburutik ukondora joaten den hezurra da.
Kubitua
eta erradioa: besaurrea osatzen dute.
Eskuko
hezurrak: eskuari mugimendua ematen diote, gauzak hartu ahal izateko.
Hankak:
Femurra:
izterrean dagoen hezurra da. Gorputzeko luzeena.
Tibia
eta peronea: belaunetik oinetara joaten diren hezurrak dira.
Oineko
hezurrak: ibiltzeko eta zutik mantentzeko beharrezkoak.
-Hezurren
arteko loturak dira. Eskumuturra, besaburua, ukondoa, aldaka, belauna,
orkatila.
Etiketak:
aldaka,
artikulazioak,
bizkar hezurra,
buru hezurra,
erradioa,
hezurrak,
humeroa,
izter hezurra,
klabikula,
kubitua,
orkatila,
pelbisa,
peronea,
sahiets hezurrak,
tibia,
ukondoa
2013(e)ko abenduaren 5(a), osteguna
Uraren zikloa
Urak naturan likido-,
solido- edo gas-egoeran egiten duen zirkulazio-bide itxia, hau da, lurrintzea
(lurretik, itsasotik, aintziretatik edo ibaietatik), transpirazioz lurrintzea
(izaki bizidunetatik), kondentsatzea (hodeiak eratuz), prezipitatzea (euri,
elur, txingor, etab. gisa), itsasoan, lur gainean (ibai, aintzira, elurtegi
eta glaziarretan) edo lurpean metatu edo ibiltzea.
Uraren zikloa atmosferako ur lurrina
kondentsatu eta prezipitazio likidoak (euria) nahiz solidoak (elurra, txingorra,
etab.) sortzean hasten da. Ur horretatik, lehenengo zatia landareek, eraikuntzek
eta abarrek hartzen dute, uraren zikloa atmosferako ur lurrina kondentsatu eta
prezipitazio likidoak (euria) nahiz solidoak (elurra, txingorra, etab.) sortzean
hasten da. Beste zati bat azaleran atxiki eta hori ere lurrindu egin daiteke;
hirugarren zatia lurzoruan sar daiteke, landaretza elikatzeko, eta hori ere
atmosferara itzultzen da, lurrintzearen edota izerdiketaren bidez (bestela,
lurpeko korronteetara edo metaketetara eta horiek atmosferara itzultzen dute, lurrin
bihurtuta; beste zati bat azaleran atxiki eta hori ere lurrindu egin daiteke;
hirugarren zatia lurzoruan sar daiteke, landaretza elikatzeko, eta hori ere
atmosferara itzultzen da, lurrintzearen edota izerdiketaren bidez (bestela,
lurpeko korronteetara edo metaketetara igarotzen da, eta bertatik, zatirik handiena
azalerara itzuliko da iturburuen bidez); azken zatiak azaleran zirkulatuko du,
ubideetan zehar. Urak ozeanoetan isuri ondoren, zikloa berriro hasiko da, horien
azalerako ura lurrindu eta atmosferan hodei itxuran pilatzen denean.
2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala
Gure planeta zaindu dezagun!
Zer da kutsadura? Zer da klima aldaketa? Zer da berotegi efektua? Zergatik aldatzen da klima? Zer eragin dezake berotegi efektua?
Galdera guzti hauen erantzuna hurrengo bideoan agertuko dira. Baina erantzunak eta egon daitezken ondoriak ezagutzea, hasiera baino ez da. Ondoren, guk hau ez gertatzeko egin dezakeguna jakin behar dugu eta galdera hau erantzuten jakin beharko dugu, zer egin dezaket nik?
Galdera guzti hauen erantzuna hurrengo bideoan agertuko dira. Baina erantzunak eta egon daitezken ondoriak ezagutzea, hasiera baino ez da. Ondoren, guk hau ez gertatzeko egin dezakeguna jakin behar dugu eta galdera hau erantzuten jakin beharko dugu, zer egin dezaket nik?
Kutsadura
Mural honekin, kutsadura motak eta eragin dezakeen ondorioak ikusiko ditugu.
Irudietan klikatuz, tamaina handitzeko aukera dago.
Ikus dezakegunez, hiru kutsadura mota nabarmentzen dira. Lehenengoa uraren kutsadura da, honek itsaso, laku eta ibaiei eragiten die batez ere. Bigarrena, airearen kutsadura da, gehien bat industriek eta autoek eratzen dute. Azkenengoa, lurraren kutsadura da, kutsadura mota hau, ortuetan hau da, guk jaten ditugun zenbait produktuetan eragin larriak izan ditzake ondo kontrolaturik ez badago.
Ikus dezakegunez, hiru kutsadura mota nabarmentzen dira. Lehenengoa uraren kutsadura da, honek itsaso, laku eta ibaiei eragiten die batez ere. Bigarrena, airearen kutsadura da, gehien bat industriek eta autoek eratzen dute. Azkenengoa, lurraren kutsadura da, kutsadura mota hau, ortuetan hau da, guk jaten ditugun zenbait produktuetan eragin larriak izan ditzake ondo kontrolaturik ez badago.
2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna
BIRZIKLAPENA
Birziklapena denon esku dago eta garrantzi handia dauka, hori dela eta, bideo honen bidez, birziklatzen ikasiko dugu eta hau ez egiteak izan ditzakeen ondorioak ikusiko ditugu.
2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala
Sarrera
Kaixo blog honetan, inguruneari buruzko edukien berri emango dut. Ni Jon Ander Bafino lehen hezkuntzako graduko ikaslea. Blog hau, lehen hezkuntzako ikasleei egongo da zuzenduta, baina zenbait eduki irakasleentzat erabilgarriak izan daitezke beraien azalpenak errazteko. Espero dut zuen gustukoa izatea!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)