Zer da eguraldia? Atmosferan gertatzen diren egoera batzuk, leku jakin batean, eguraldia da: tenperatura, haizea, prezipitazioak, hezetasun atmosferikoa, hau da, beroa ala hotza, euria, haizea … Eta klima? Urte askotan zehar, leku jakin batean, tenperaturak, prezipitazioak eta haizeak nolakoak diren, klima deitzen diogu. Klimaren barruan hainbat elementu aztertzen dira, hala nola, tenperatura, haizea, hezetasuna … Hauek aztertu ahal izateko, behatoki meteorologikoetara jo dezakegu.
Bertan, horretarako diren hainbat aparatu topa daitezkeelako. Meteorologoen lana eguraldiari buruzko datuak jasotzea da, eta hauek jaso eta aztertu ondoren, hurrengo orduen edo egunen iragarpena egin dezakete.
Herrialde edo eskualde bateko klima zein den esateko, meteorologoek gutxienez, 30 urteko datuak hartzen dituzte eta errepikatzen diren datuen arabera klima finkatzen dute.
Gaur egun, sateliteei esker meteorologi iragarpenak oso zehatzak dira. Metereosat deituriko satelite batek egunero estratosferatik argazkiak ateratzen ditu gero meteorologoek azter dezaten. Lehen aipatu den moduan, klimak hainbat elementu ditu: Tenperatura: Eguneko ordu desberdinetan hazten dira gehienezko eta gutxienezko tenperaturak. Gradu zentigradutan (ºC) neurtzen da termometro bat erabiliz. Eurijasa: Jausitako ura (elurra, euria, kazkabarra). Mm.tan neurtzen da eta eurineurgailua erabiltzen da neurtzeko. Haizea: Haizearen norabidea haizeorratzaren bidez eta haizearen indarra anemometroaren bidez. Airearen pisua: presioa barometroaren bidez neurtzen da Mm.tan edo milibarretan. Hezetasuna: Honek adierazten du airean dagoen ur kopurua eta portzentajean ematen da (%). Higrometroak ematen du neurketa hau.
Blog honetan inguruneari buruzko edukiak agertuko dira, eduki hauek batez ere, lehen hezkuntzako umeei zuzenduta egongo dira.
.

2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala
Klima eta bere elementuak
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina