(Gorriz agertzen diren izenak artikulazioak dira, beltzez agertzen direnak berriz, hezurrak dira)
HEZURRAK:
eskeletoa osatzen dute. Gure gorputzeko zatirik gogorrenak dira. Giza
gorputzean berrehun hezur inguru ditugu, eta horietatik erdiak, gutxi
gora-behera, eskuetan eta oinetan ditugu. Hezurrak gogor eta sendo mantentzeko,
kaltzioa hartu behar dugu. Kaltzioa honek esnekietatik eta esnetik har
dezakegu.
Burua:
Buru
hezurra: burmuina babesten duen hezurra da.
Enborra:
Lepauztaia:
lepoa eta enborra besoekin lotzen duen hezurra da.
Saihetsak:
bizkar hezurretik esternoira joaten dira, eta birikak eta bihotza babesten
dute.
Esternoia:
bi aldetako saihetsak lotzen dute.
Bizkar
hezurra: ornoek osatzen dute . Orno muina babesten du.
Pelbisa:
beheko adarren euskarria.
Besoak:
Humeroa:
besaburutik ukondora joaten den hezurra da.
Kubitua
eta erradioa: besaurrea osatzen dute.
Eskuko
hezurrak: eskuari mugimendua ematen diote, gauzak hartu ahal izateko.
Hankak:
Femurra:
izterrean dagoen hezurra da. Gorputzeko luzeena.
Tibia
eta peronea: belaunetik oinetara joaten diren hezurrak dira.
Oineko
hezurrak: ibiltzeko eta zutik mantentzeko beharrezkoak.
-Hezurren
arteko loturak dira. Eskumuturra, besaburua, ukondoa, aldaka, belauna,
orkatila.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina