Urak naturan likido-,
solido- edo gas-egoeran egiten duen zirkulazio-bide itxia, hau da, lurrintzea
(lurretik, itsasotik, aintziretatik edo ibaietatik), transpirazioz lurrintzea
(izaki bizidunetatik), kondentsatzea (hodeiak eratuz), prezipitatzea (euri,
elur, txingor, etab. gisa), itsasoan, lur gainean (ibai, aintzira, elurtegi
eta glaziarretan) edo lurpean metatu edo ibiltzea.
Uraren zikloa atmosferako ur lurrina
kondentsatu eta prezipitazio likidoak (euria) nahiz solidoak (elurra, txingorra,
etab.) sortzean hasten da. Ur horretatik, lehenengo zatia landareek, eraikuntzek
eta abarrek hartzen dute, uraren zikloa atmosferako ur lurrina kondentsatu eta
prezipitazio likidoak (euria) nahiz solidoak (elurra, txingorra, etab.) sortzean
hasten da. Beste zati bat azaleran atxiki eta hori ere lurrindu egin daiteke;
hirugarren zatia lurzoruan sar daiteke, landaretza elikatzeko, eta hori ere
atmosferara itzultzen da, lurrintzearen edota izerdiketaren bidez (bestela,
lurpeko korronteetara edo metaketetara eta horiek atmosferara itzultzen dute, lurrin
bihurtuta; beste zati bat azaleran atxiki eta hori ere lurrindu egin daiteke;
hirugarren zatia lurzoruan sar daiteke, landaretza elikatzeko, eta hori ere
atmosferara itzultzen da, lurrintzearen edota izerdiketaren bidez (bestela,
lurpeko korronteetara edo metaketetara igarotzen da, eta bertatik, zatirik handiena
azalerara itzuliko da iturburuen bidez); azken zatiak azaleran zirkulatuko du,
ubideetan zehar. Urak ozeanoetan isuri ondoren, zikloa berriro hasiko da, horien
azalerako ura lurrindu eta atmosferan hodei itxuran pilatzen denean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina